2012(e)ko irailaren 10(a), astelehena

proiektuak IV - 5. kurtsoa / 2012-13 ikasturtea

IRAKASLEAK

Ramón Barrena
Alex Mitxelena
Jon Muniategiandikoetxea



ORDUTEGIA

Astelehena eta Asteartea, 11:30 – 14:30 (Teoria eta Praktika)



1go LAUHILEROKO ENUNTZIATU ETA EGUTEGIA

Ariketak:       

1. BAKARKA       
Place des Basques    


Aurkezpena     Irailak 10 Ematea           Urria 9      

2. BAKARKA       
Hotel de la Monnaie    


Aurkezpena      Urria 16Ematea            Urtarrila 7
                       Urtarrila 14 (errepikatzaileak)




HELBURUAK

Proiektuak IV ikasgaia Arkitektura Eskolako azken ariketa proiektual bezala hartzen da. KAP aurreko ariketa moduan, gaur egun arkitekturak eta hiriak dituzten arazoak kontutan hartzen dituen programa bat proposatzeko aukera ikusten da.
Aurtengo kurtsoaren helburua, aurreko kurtsoetan izandako esperientzia eta ezagutzak biltzea da, kontutan izanda, arkitekturaren praktika, jarduera profesionalaren zehar garatzen doan ikasketa jarrai bat dela.
Garrantzitsua iruditzen zaigu lanek egungo errealitatearekin kontaktu zuzena edukitzea eta inguruarekiko duen erlazioa kontutan hartzea, hori, bai, ikaslearen imajinatzeko, interpretzeko eta manipulatzeko duen gaitasunean utopia dosi bat ere onartzen da.
Tokiaren analisitik hasita, bere morfologia eta erlazio kontestualari dagokionez, ikasleak bere eraikitzeko erarekin proiektuari aurre egingo dio errealitatearen ekintza kritiko moduan.
Proiektuetan arkitektura arlo guztietako ezaguerak barneratuko dugu proiektu global bat lortzeko, eta arlo guztiak integratzeko.
Ikasleak, proiektua aurrera eramateko tresnak lortu behar ditu. Helburua, lekua ulertu, historiaren lekua ezagutu, proiektua integratu lekuan, materialak adoztu lekuari eta inguruari, edo eraikuntzerakoan logika eta lortutako ezaguerak aplikatu izango da.


PROIEKTUAK BAIONAN / IKASTURTERA SARRERA

ORO HAR
Proiektuak IV ikasgaiaren ariketak Baionan garatuko ditugu, lehen ikasturteko esperientzia jarraituz.

Lekuaren errepikapena, baina temak ez, didaktikoki egokiak diren gogoeta batzuk direla eta egiten dugu. Orokorki, hiriak arkitekturaren gain eragiten duen irakaspena antzeman dezakegu. Arkitekturaren azken zaletasuna, hiriaren eraikuntza dela baieztatu dezakegu. Elkarrizketaren bitartez, hirian parekatzen dira eraikinak eta beraien artean neurtzen dira. Proiektu ororen helburu nagusiak horrela azaltzen ditu bere edukiak, asmoak, usteak, eta horrela baieztatzen du bere beharra, hau da, bere izatea nabarmentzen du eta era ulergarri batean azaltzen.

Baionaren kasu zehatzari dagokionez, argi dago adibide bikaina dela, bere ereduzko izaera, bere forma eta garapen historikoa direla eta. Argibide moduan, bere hiri-garapenaren etapek honela azaltzen dute:
  • Erromatar esparrua kokapen estrategiko hobezinaz baliatzen da, Nive eta Adur ibaiek inguratzen duten lursailaren jasotze bat.
  • Hasiera batean erromatar kastroan oinarritzen den erdi aroko hiri bat. Katedrala alde batetik eta Gaztelua (Chateau Vieux) bestetik, gotzain-egoitza eta botere zibilaren bipolaritatea erakusten dute.
  • Burgo baten eraikuntzak (Bourg Neuf edo Petit Baionne) Nive ibaiaren beste aldean eta harresi bakarrekoa, ibaia hiri-egituran bertakotzea onartzen du.
  • Eskale ordenak iristean hiriaren ertzetan eraikin komentualak agertzen dira.
  • Aro modernoaren hasieran, hiriak hartutako garrantzi estrategikoa dela eta, babes-alderdiak indartzen dira, artilleriaren aurrerapen eta setio taktiken garapenetara egokituz. Vaubanek zehaztuko du Louis XIV.ren garai barrokoko gotorlekuen eraztuna.
  • XVIII. mendean zehar emango den erdi aroko baserriaren berritzeak kaleen profila esanguratsuki aldatuko du eta etxe-tipologia berriak agertuko dira. Mende berdinaren bukaeran eliz-ondarearen sekularizaio jarraiak hornidura militarraren ondarea indartuko du, kuarteleratze, armategi, ospital berriekin.
  • XIX. mendean gizarte burgesak eskatzen dituen eraikin berriak eraikitzea proposatzen da: Udal egoitza berria, Antzokia, Merkatua, Museoa, Geltokia (Saint Esprit), harresiaren gerrikoaren gainean bulebar eta zuhaitzdun pasealekuen irekitzearekin batera. Horrela, harresiaren desegitearen prozesua hasten da. Hiritarrak harresiaren desagertzearen aurka agertzean, hau era handian mantentzen da, eta horrela, Baionak bere defentsa-sistema mantentzen du eta gaur egun ere hiriaren zentru historikoa argi eta garbi irakurri eta antzeman dezakegu.


Denbora sekuentzia hau begibistakoa da eta beste europear hirietan gertatu denarekin parekatzen da.

Mantentze eta aldaketez betetako hiri-historia da, forma eta esanahiari dagokionez, baina beti ere hiriaren izaera baieztatzeko helburuarekin. Jarraiki bere buruari fidela izan den hiri bat da eta jatorri ezberdineko arkitekturak bereganatu ditu. Zalantzagabeko kalitatedun arkitekturak, eraikin publiko eta monumentalak baina, batez ere, etxe talde paregabeak.

Puntu honetan, ibaiak hirian duen balorea azpimarratu behar dugu. Alde batetik, elementu naturalaren egotea irudikatzen du, hiriaren jatorria eta giza-kokaleku jarraiak adierazten dituelarik. Sarrera, merkataritza bide, ur eta janari hornitzaile izan da. Baina, era berean, defentsa eta bere sarrerari zailtasunak ezarri beharreko arrisku izan da. Bestalde, bideratu eta bere ertzak definitu ondoren, hiriaren espazio publiko nagusia da, ez duen plaza handiaren baliokide. Hiriaren fatxada azaltzen den gune bat da, antzoki batean bezala honek bere burua irudikatzen du, bitartean kontraesankorra den modu batean ur-laster batek ematen du denboraren igarotea, izan ere, ondoan dituen itsasgora eta itsasberaren eraginez, aldi batean zentzu batean eta bestean bestera bait doa.

Sarrera motza honen helburua, ikasturte honetan garatuko diren proiektuen garapenean agerian egongo den gai bati harreta jartzea da, lekua osatzen duten aurrexistentziak kontuan hartzea hain zuzen ere. Hiria sortu duten gertaerak berreraikitzeko aukera emango diguten aurrexistentziak, hauen bilakaeraren baiezkoak eta kontraesanak, konpondu gabeko arazoak eta gertakari historioek irekitakoak. Izatedunean lekuko historia irakurri dezakegu eta bere eraikuntzaren arauak eta horrela, hurrengo proposamenetakoak. Datu ezberdinak kontutan hartu beharko dira eta ezinbesteko galderak egin beharko dira proiektu berriak egiteko.

Arkitektura proiektuan datu eta baldintza hauek aztertu behar dira, ez okerreko mugak bezala, loturarik gabeko gaizki ulertutako borondate artistiko aske baten aurka. Arkitektura formaren izatean bilakatuko diren laguntza izango dira, bere izatearen oinarri. Hiria ez da zelai abstraktu bat, esperimentazio euskarri pasiboa, arkitektura formaren jaiotzean dagoen alde aktiboa baizik, bere arau eta logika ezarriz. Helburua, lekuko antolakuntza formalaren oinarri bat lortzea da, ekintza berriarekin aldatua edo Kevin Lynchen hitzak erabiliz “talde orekatua”.

Arkitektura berekoiaren aurrean, objektu bat bezala sortua eta beraz aldagarria eta errepikagarria, leku batean edo bestean, eraikitzen den lekuaren izaera onartzen duen arkitektura bat pentsatu beharko litzateke, inguruan duenarekin hitzegiten duena, konpromezuak onartuz ezartzen dena, hiriaren izaerari sentikorra, forman, eskalan eta funtsa materialean oinarritutako izaera. Stockholm hiriaren arkitektura arriskuen inguruko E. G. Asplunden artikulu baten aipamenak ondo laburtu dezake gai hau:


“…Orain garrantzitsua modako arkitektura estiloa erabiltzea dela dirudi –ingurua eta tradizioak alde batera utzita- “arkitektura konposaketan” inola ere atzean ez geratzeko. Denboraren estiloa baino lekuaren estiloa jarraitzea garrantzitsuagoa dela ahazten da.”




LEHEN LAUHILEKOAREN SINTESIA

Lehen lauhileko honetan, Baiona bezalako hiri batean lana egiteko orduan ematen diren aukerak kontutan harturik, osagarriak diren bi ariketen garapena proposatzen dugu. Bi gune hauek inguruan daude baina Baionaren hiri-egitura, forma eta tamainarekin erlazio oso ezberdina dute.


Lehen ariketa, hiriaren sarrera nagusiaren ondoan dago. Mendebaldeko harresiei paraleloa da Paulmy zumarditik zehar hego-ipar norabidean, eta iparraldean Adur ibaiaren ondoan dago. Paseoa eta etxebizitzen artean dagoen gune-plaza bat da eta luzerarako zuhaitz taldek zeharkatzen du.

Bigarrenean, orube bat eta hiriaren ehundurarekin dituen mugak garatu beharko dira. Inguruan, besteak-beste, Chateau Vieux eta Katedrala bezalako eraikin garrantzitsu eta esanguratsuak ditu. Aurreizate hauek, programarekin bat, bigarren ariketa honen garapena baldintzatuko dute.

 

1. ARIKETA.

PLACE DES BASQUES-EN BERREGITURAKETA

Plaçe des Basques erabilpen berriekin berregituratu edo birgaitzearen proposamenak, erreferentzi gune bat eraiki nahi dugu hirian, egon eta bizikidetasun gune publiko bat eratuz, pilotaren joko, topaketak, kontzertuak eta bestelako ekintza ezberdinak egin daitezkeelarik.

Baionako garapen historikoari begira, plaza hau, hiriaren iparmendebaleko handitzearen emaitza da, alde bateko harresi eta bastioien eraispenaren ondoren, batez ere XIX. mendean.

Leku honetan, hiriaren hazkunde eta garapenerako proiektu ezberdinak egon ziren XX. mende hasieran. Azkenik mundu bi gerrateak direla eta, zalantzazko etxebizitza eraikinen plan bat garatuko delarik.

Laukizuzen forma duen plazako zabalguneak, 190 x 50 metrotakoa, trafiko ugariko kaleek mugatzen dute. Egokia dirudi plaza-frontoi bat ezartzeko, euskal pelotaren modalitate ezberdinak garatzeko. Ezaugarri horietako espazioek, hain ugari eta ezagunak gure inguruan, hiri-itxuran beraien eraginkortasuna erakutsi dute.

Beraz, estali gabeko frontoi espazioaren proiektazio programa, harmailekin, aldagelak, komun publiko eta terrazadun taberna-kafetegiekin osatuko da. Baldintzak ekiditzearren, dauden zuhaitzen lerroak mantenduko dira baina gaur egungo informazio eta turismo eraikina kendu daiteke, berri bat proiektatuz, zerbitzu berdinak eduki ditzakeelarik. Hau, ariketaren antolaketa-proposamen berriaren araberako gune egokian kokatu daiteke.

Joko tipologia eta frontoien gutxi gorabeherako neurrien taula atxikitzen da.

PROGRAMA
FRONTOI (mota guztien artean aukeratu)    -
-->
FRONTOI (mota guztien artean aukeratu)
-
ALDAGELAK ETA KOMUNAK
25 m2  bakoitza
TABERNA
150 m2
KOMUN PUBLIKOAK
30 m2
INFORMAZIO ETA TURISMO BULEGOA

JENDEAURREKO ARRETA
60 m2
DENDA
40 m2
BULEGOAK
50 m2
LANGILEEN KOMUNAK ETA ALDAGELAK
20 m2
ARTXIBATEGIA
20 m2
PROIEKZIO GELA
25 m2














KURTSOKO ARAU eta BALDINTZA OROKORRAK

TEORIA KLASEAK
Kurtsoan zehar teoria klaseak izango dira, maiztasuna kurtsoaren beharrei erantzuna emango die.

TUTORETZAK, IRAGARKIAK ETA KOMUNIKAZIOAK KURTSOAN ZEHAR
Irakasle bakoitzaren tutoretza ordutegia, iragarkiak eta kurtsoan zehar beharrezkoak diren
komunikazioak iragarki tabloian eskegiko dira. Iragarki tabloia 3E bulegoaren ate ondoan dago eta
ikasle bakoitzaren ardura izango da berrien gainean egotea.

DOSSIERRRA
DIN A3 formatoan, hiru atal izango dituen dosierra prestatuko da.
    -• Proiektuen Curriculuma: aurreko kurtsoetako lan adierazgarrien aukeraketa bat.
    -• Aaurkeztutako lanen analisia: aurkeztutako lanen analista eta gogoeta arkitektonikoa egin beharko da.
    -• Informazioa: dokumentazio grafikoa eta orubeen analisia aurkeztuko da, marrazki,
bozetu eta eskemen bidez.

BAKARKAKO ETA TALDEKO LANA
Kurtsoan zehar aurkeztu beharreko lan ezberdinak, bai bakarka eta baita taldeka (bipertsona
gehienez) garatu behako dira. Txosten hontan eta batez ere lan bakoitzeko aurkezpenean
adieraziko da nola garatu beharko diren lanak.

IKERKETA-LANA
- Ikerketa lana bakarkakoa izango da.
- Lana azaleztatua aurkeztuko da.
- Aurkezpenaren gehienezko formatua DIN A3 izango da
- Ikerketan lana emate bakoitzaren ostean bueltatuko zaie ikasleei kurtsoa aurrera doan
bitartean osatzen jarraitzeko.
Eraikin baten konplexutasuna, inprobisazio intuitibo baten emaitza bakarrik ezin daitekeela izan da arkitektura irakaskuntzaren fundamentuetako bat. Hau kontutan izanda, beharrezkotzat jotzen da zentzuzko metodo bat ezagutza konkretuetan oinarritua. Ariketa baten arazoetara gerturatzen laguntzen gaituzten ezagutza espezifikoak. Arkitekturaren historiak gure esku jartzen duen ezagutza, planteatutako arazoen eta emandako erantzunen artean eraikitako ezagutza da.
Honek ematen dio arkitekturako proiektuetan benetako balioa historiari, esperientzia moduan ulertutako historiari. Iraganeko arkitekturen ezagutza beti izango da baliogarria. Benetako interesa ez dago arkitektura horien izaeran, bertatik arkitektoak lortzen dituen esperientzietan baizik.
Onartzen badugu ere erantzunak etengabe aldatzen ari direla, arkitekturak planteatutako arazoak
aldiz oso berdintsuak dira. Ulertuko dugu zein garrantzitsua den gure momentu historikoaren
ezagutzan aldez aurretik metatutako esperientzia.


Arkitekturaren esperientziak -eraikinak edo proiektuak- erakutsiko digu intuizioz soilik eraikitako
arkitekturak zalantzan jartzen. Ikuspegi honekin -arkitekturaren ezagutzara zabalikgaurkotasunera
soilik mugatzea komenigarria ez dela esan nahi dugu. Arkitekturak hartu behar
duen erabaki gero eta konplexuagoei aurre egiteko beharrezkotzat jotzen da esperientziaren
ikuspegi hau.

ZUZENKETAK
- zuzenketak paperean aurkeztutako planoen bitartez egingo dira, edo pantailan proiektuz.
- Zuzendu ahal izateko, aurkeztutako dokumentazioari maila minimo bat eskatzen zaio.
Proiektua ulergarria izan behar da eta errepresentazio mailari ere erreparatuko zaio.
- Zuzenketarako informazioa DIN A3 planotan eta maketa bidez aurkeztuko da. Beste neurri
eta formatu batzuk onartuko dira (krokis, zirriborroak etab.) aurkezten direnean

AURKEZPEN ARAUAK
Onartua izan dadin Aurkeztutako dokumentazioa hurrengo arauak bete beharko ditu:
- Planoak DIN-A1 formatoan aurkeztuko dira, behar bezala errotulatuak eta beharrezkoak diren datu guztiekin; eskala, norabidea, deskribapenak, ebaketen erreferentzia oinetan, ikaslearen izena, data, ematearen ezaugarriak etab.
- Espresio grafikoari garrantzia emango zaio, eta baita gainontzeko informazioa aurkezteko erari.

EMATEAK
- Emateen data eta ordutegia ariketa bakoitzeko enuntziatuan zehaztuko da.
- Ematean aurkeztutako materiala artxibatua izango da eta ez zaio ikasleari hurrengo
kurtsoko hasiera-arte bueltatuko. Ikasleak bere kopia izan beharko luke.
- Dataz edo ordutegiz kanpo aurkeztutako lanak ez dira onartuko. Lan hauek ez dira
kalifikatuko. Dataz kanpo aurkeztutako lanak ekaineko azken ariketarekin jasoko dira.
- Ariketa bat onartua izan dadin haurreko arau guztiak bete beharko ditu.
- Posible bada ikasle bakoitzak apal bat izango du kurtsoan zehar egindako lanen emaitzak
gordetzeko.

BALORAZIOA ETA KALIFIKAZIOA
Ariketa kalifikazioan baloratuko da:
        Arkeztutako ariketaren kalitatea.
        Ikerketa lanaren interesa.
        Teoría eta tailerretara asistencia.
        Egindako zuzenketak.
- Ekainean, kurtsoa gainditzeko, beharrezkoa izango da kurtsoko emate guztiak kalifikatuak izatea.
- Azken kalifikazioan kurtsoko emateen notak eta ikasleak izandako bilakaera izango dira erabakigarriak.
- Kurtsoan zehar ikasleak bere lanaren ebaluazioaren berri izango du emate bakoitzaren notei esker.


EGUTEGIA 1.ARIKETA
IRAILA    10               Kurtso eta 1. ariketaren aurkezpena.
                                 Listen eratzea: taldeak eta Baionara bidaia.
       
              11               Baionara bidaia. Lekua eta ordutegia zehaztuko dira.
       
              17               Teoría klasea.
       
              18               Tailerra.
       
              24               Teoría klasea.
       
              25               Tailerra.
       
 
URRIA      1               Tailerra.

                2
              Tailerra.

                8               Tailerra.

                9               Tailerra.


               15              Tailerra. 
       
               16              Ariketaren ematea 11.30tik a 12.00 arte
                                Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
                                    - Memoria. Aurkeztutako emaitzaren deskribapena.
                                    - Kokapen planoa 1:500
                                    - Oinak, altzaerak eta ebaketak 1:200 eta 1:100
                                    - Zehetasunak 1:50
                                    - Kanpoaldeko zein barneko ikuspegiak.
                                    - Maketa 1:200
       
              16               2. ariketaren  aurkezpena eta Dossierraren ematea 12.30tik 14.30 arte


GOMENDATUTAKO BIBLIOGRAFÍA BASIKOA

EL AGUA Y LOS SUEÑOS. Gaston Bachelard. Fondo de Cultura Económica. México.
ARCHITECTURE RURALE & BOURGEOISE EN FRANCE. G. Doyon et R. Hubrecht. Dominique Vincent et Cie, Editeur.
ARQUITECTURA COMO OFICIO Y OTROS ESCRITOS. G. Grassi. G.G. Barcelona
LA ARQUITECTURA DE LA CIUDAD. A. Rossi. G.G. Barcelona
ARQUITECTURA OCCIDENTAL. C. Norberg Schulz. G.G. Barcelona
ARQUITECTURA LENGUA MUERTA Y OTROS ESCRITOS. G. Grassi. E. del Serbal. Barcelona
ARTE CIVIL. W. Hegemann, E. Peets. Fundación Caja de Arquitectos. Barcelona
L’ART DE BATIR LES VILLES. C. Sitte. L’Équerre. Paris
ATLANTE DI STORIA DELL’URBANISTICA. M. Morini. Hoepli. Milano
CIUDAD-COLLAGE. C. Rowe, F. Koetter. G.G. Barcelona.
LA CIUDAD. Max Weber. Las Ediciones de La Piqueta.
LA CIUDAD EN LA HISTORIA. Lewis Munford. Ediciones Infinito Buenos Aires 1966
LA CIUDAD Y LAS MURALLAS. Cesare De Seta, Jacques Le Goff, (eds). Cátedra.
LAS CIUDADES DE LA EDAD MEDIA. Henri Pirenne. Alanza Editorial.
COMPLEJIDAD Y CONTRADICCIÓN EN ARQUITECTURA. R. Venturi. G.G. Barcelona.
LA CONSTRUCCIÓN FUNCIONAL MODERNA. A. Behne. Serbal. Barcelona
DICTIONNAIRE RAISONNÉ DE L’ARCHITECTURE FRANÇAISE. Viollet le Duc. F. De Nobele. Paris.
ENTRETIENS SUR L’ARCHITECTURE. Viollet le Duc. Mardaga. Bruxelles
FORME ET CARACTERE DE LA VILLE ALLEMANDE. Karl Gruber. AAM. Editions.
LA FORMA VISUAL DE LA ARQUITECTURA. R. Arnheim. G.G. Barcelona
LAS FORMAS DE LA RESIDENCIA EN LA CIUDAD MODERNA. C. Martí Arís ed. UPC
GENIUS LOCI. C. Norberg Schulz. Electa. Milano
GRAN HISTORIA DE LA CIUDAD. Ch. Delfante. Abada Editores.
HISTORIA DE LA ARQUITECTURA. A. Choisy. Victor Leru. Buenos Aires
INTERNATIONAL HISTORY OF CITY DEVELOPMENT. E. A. Gutkind. The Free Press. New York.
LA IMAGEN DE LA CIUDAD. K. Lynch. Infinito. Buenos Aires
EL PAISAJE URBANO. Gordon Cullen. Editorial Blume
SABER VER LA ARQUITECTURA. B. Zevi. Poseidón. Buenos Aires
LAS VARIACIONES DE LA IDENTIDAD. C. Martí. E. del Serbal. Barcelona
VERS UNE ARCHITECTURE. Le Corbusier. Vincent, Freal & Cie. Paris.



Donostia, 2012ko iraila