ARKITEKTURAREN
ALDE
Gure
gizartean arkitektura jarduera zehatz bat bezala ezagutzen da, interes publikoa eta kulturala eta irakasgai
eta logika berekiak duena. Hau horrela da, bere ondare kulturalaren
garrantziagatik eta arkitekturak, gizartearen premiak asetzen dituen jarduera
delako, eguneroko bizitza gauzatzeko eremu fisiko egokiak bilatzen duena,
segurtasuna eta bizi-egokitasuna bermatuz.
Hezkuntza, Zientzia
eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) eta Europar Batasunak,
Zuzendaritza ezberdinen bitartez, Arkitekturaren interes publikoa eta kulturala
aldarrikatu dute eta aldi berean, arkitekto batek izan behar dituen ezaguerak zehaztu dituzte.
Arkitekturaren
jarduera gure herrian, ezaguera teknikoak, artistikoak eta humanistikoak bat egin ditu, eremu erosoak,
seguruak, sendorrak bilatzen dituen lan
eta proiektuak bermatzeko eta guzti hauetan, balio estetikoa, ingurumena eta hirigintza gehituz. Hau dela
eta, aitormen internazionala lortu du eta kalitatezko eta prestigiodun
erreferente bezala ezagutzen da.
1999an
Eraikuntzaren Antolaketa Legeak arau batzuk zehaztu zituen eta hauek mendeetan
zehar gizarteagatik bermatuak eta eraikuntzan parte hartzen duten sektore
guztiengatik babestuak izan dira, non arkitekturaren ofizioa arautzen den
espainiako unibertsitate titulu sistemaren
barnean.
Gaur egun
aurrera eraman nahi den Eskola eta
Zerbitzu Profezionalen legegai zirriborroak, Europako legebiltzarrak
zehaztutakoaren kontra doa eta estatuaren utzikeria frogatzen du hiritar
guztien eskubideak bermatzerako orduan.
Hau guztia
dela eta, ekimen honen kontrakotasunaren ADIERAZPEN hau egin nahi
dugu, herritarrek kalitatezko eta erantzukizunezko arkitektura bat merezi
dutelako hain zuzen ere.